XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EKB: ardo berria zahagi zaharretan sartzea komeni ote?
Partaideen jarrerari dagokionez, esateko baino entzuteko gogo handiagoz.
Askoren arteko komentarioa: zerbait onartu edo gaitzetsi al da?
Aspaldiko flashak zetozkidan gogora.
EKB sortu berritan zela, 1984ean idazten nuen honakoa:
Denborak arrazoia eman izanak, hala ere, ez nau batere pozten, arrazoiak arrazoi, behar beste aurreratu ez izana bait da urteotako emaitza.
Ez da berandu edozein modutan!
Esan, herri honek bizi duen atomizazio politikoaren baitan, EKBk .sektore horietako baten interesetatik abiatu zela 83an eta azkenerako bere burua autozentsuratzeraino iritsi dela.
Biltzarrerako txostena(k) irakurrita, segituan somatzen da urte askotan pentsatu izan dela organoa eratuta (EKB) funtzioak segituan etorriko zitzaizkiola; hau da, hiriburuetako bulegoetatik parakaidasa hartu eta herriz herri eta sektorez sektore zabaldu egingo zitzaizkiola teilatuak.
Eta ez du lortu, bistan denez (ezta beste inortxok ere oraindik).
Eta galdera bapatean dator: ohartuta gaude, dagoeneko, funtzioak sortzen duela organoa eta ez alderantziz?
Edozela ere, EKB erreta ikusten dudala esan beharrik ez daukadan arren honez gero, bai esan gura dut sinistu egiten dudala sigla horien izenean lanean dihardutenengan, eta baita, orobat, beste muturrean orain artean, HPINren eta instituzioen izenean lanean ari direnengan ere.
Honela, bada, sakona eta itxaropentsua izan daiteke EKBren baitan burutzen ari den erreflexioaren ondorena.
Sakona eta itxaropenerako bide, halaber, HPINren baitatik
Dikotomiatik aldenduta, non aurkituko da integrazioa?
Zer egin dugun badakigu, zer egin dezagun elkarrekin, ez.
Norberak eutsi eta erantzun diezaiola, beraz, momentu honetan daukan erantzukizunari.